|
|
![]() |
" 3 LERROTAN " proiektua IKASTURTE 1ean, 3 EKLIPSE |
![]() |
| EKLIPSEEN DATUAK | ||
|
Gutxigatik, eskola egutegi edo ordutegitik kanpo gertatuko dira hiru eklipseak. Oztopo handia ikasle guztien behaketa antolatzeko, baina egokia lanak lasaiago prestatzeko eta interesatuenek presarik gabe ikusteko. Abenduaren 21ean Ilargi Eklipsea. Azkar ibili Ilargi lotsatia ikusteko! Dotorez jantzita, Ilargia hasiko da poliki poliki eranzten. Baina lotsatia balitz bezala, horizontean ezkutatuko da, guztik biluzik geratu baino lehen. Eklipsearen hasiera 7:32 ean. Ilargia ezkutatuko da 8:30 inguru, edo lehenago horizontearen arabera. Momentu horretan erdia edo izango da eklipsatuta. Ilargi sartze ederra, mendebalde-iparraldean. Dena den, eklipse hau hiruetatik zailena izango da ikustea. Eklipsearen lehenengo zatia baino ez da ikusiko eta Ilargia horizontetik oso hurbil. Zeru garbia eta leku egokia aurkituz gero, ikuskizun polita.
Urtarrilaren 4an Eguzki eklipse partziala. Zure bizitzako egunsenti ederrena! Inauteriak izango balira bezala, Ilargiz mozorrotuta sortuko da Eguzkia horizontetik. Ikuskizun berezi batean poliki poliki mozorroa galduko du. Eguzki sortzea goizeko 9ak inguru horizontearen arabera. Eguzkia agertuko da erdi eklipsatuta, ilargi itxuraz eki-hegoaldeko horizontean. Ziur aski, gure bizitzan ikusiko dugun Eguzki sortze ederrena. 10 eta laurdenetan amaituko da eklipsea.
Ekainaren 15 ean Ilargi eklipsea. Inoiz ez da sortuko hain gorri Ilargia! Mamua bezala sortuko da Ilargia disdira gabe, ia ikustezina zeruan igotzen. Eszenatokiko leku ona aurkituta bere ezaugarri onenak erakutsiko ditu. Ilargia guztiz eklipsatuta agertuko da 22etan eki-hegoaldeko horizontean. Itxura harrigarria, mamua bezalakoa. Borobila baina distira gabe, gorrixka, agian kostatuko da ikustea hasieran. Geroago, 23 etatik aurrera, poliki poliki berreskuratuko du bere distira, ezkerretik eskuinera eta 24 etan inguru eklipsea amaitu eta betiko ilbetea geratuko da.
|
| Aurreko orrialdera bueltatu |