![]() |
" 3 LERROTAN " proiektua IKASTURTE 1ean, 3 EKLIPSE |
![]() |
|
NOLA BEHATU |
||
|
Askotan esaten da eklipseak behatzeko babestu behar dela ikusmenari kalterik ez egiteko. Baina: - Ilargi eklipseetan ez dago arazorik. Ilargiaren argia inoiz ez da kaltegarria, zuzenean begiratzen da eta posible da ere prismatikoak edota teleskopioak erabiltzea zehaztasunak ikusteko, nola itzala aurreratzen den eta kraterrak noiz iluntasunean geratzen diren edo noiz agertzen diren berriro. - Eguzkiaren argia,ordez, ezin da zuzenean begiratu babestu gabe. Eguzkia partzialki eklipsatuta dagoenean ez da beste eguneetan bezain kaltegarria, zati bat estalita dago eta. Ez da heltzen hainbeste argi, baina nahikoa kalte larriak sortzeko begietan. Eta une berezia denez, posible izango litzateke jendea begiratzen saiatzea, nahiz eta molestatu, edo arriskutsuak diren baliabideak erabiltzea. - Metodo onena betaurreko bereziak erabiltzea da, edo soldatzaileek erabiltzen duten filtroak (13 edo 14 zenbakikoak) . - Eguzkiaren irudia pantaila batean proiektatzea prismatiko edo teleskopio baten bitartez. Pantailara begiratzea guztiz ziurra da, baina pertsona bat arduratu behar da inor, despistatuta eta jakin gabe, zuzenean teleskopioaren bitartez ez begiratzeko, hori bai oso arriskutsua da eta. - Tresna batzuk saltzen dira Eguzkia behatzeko. Adibidez, Solarscope izeneko tramankulua edo filtro bereziak teleskopioaren ahoan kokatzeko. - Metodo polit eta harrigarri bat, PINHOLE izeneko efektua da. Argiak, zulo baten zehar pasatzen denean, proiektatzen du sortzailearen irudia: filamentua edo kasu honetan Eguzkiaren irudia. Zuhaitzeetan hostoen arteko zuloek lente bezala funtzionatzen dute eta zuhaitzaren itzalean, lurrean, Eguzki eklipsatuta ehundaka irudi agertzen dira, Ilargi itxurako irudiak. Kartoi bat zulatuta edo bitxadera ere, erabil daitezke. Paper zuri batean proiektatu eta ondo ikusiko da eklipsearen garapena.
- Ez da komenigarria Eguzki betaurrekoak , kristalak ilunduta kearen bidez, edo radiografíak erabiltzea, ezta uretan islatuta Eguzkiaren irudia begiratzea ere ez. Horrexela egin da batzuetan eta beste garaiko ikertzaileak eta pertsonai ospetsuak metodo horretaz baliatu ziren, baina arriskutsuak dira eta saihestu behar ditugu. Baina urtarrilaren 4ko eklipsea berezia da egunsentian ikusiko da eta. Eguzika sortzen eta eskutatzen denean bere argia ahulduta dago atmosferaren eraginez, batzuetan gehiago, beste batzuetan gutxiago. Askotan begiratu dugu Eguzkia une horietan mina edo kalte sentitu gabe. Urtarriaren 4an, Eguzkia sortzen denean, eklipsatuta izango da eta agian posiblea izango da zuzenean begiratzea segundo batzuetan. Dena den, molestatzen duela sentitu bezain laster, aipatutako metodoak erabili behar ditugu. |
| Aurreko orrialdera bueltatu |