Durangoko Astronomia Irakasgela

 
 

Material osagarriak

 
 

Pluton, benetan inoiz existitu ez zen planeta.

Eguzki Sistemaren Historian, existitzen ez diren astro batzuk agertu dira. Merkurioren perihelio atzerapenaren erruduna  eta Eguzkitik hurbil ibiltzen omen zen Vulcano planeta, astronomo batek ikusi zuela esaten zuena; 70-ko hamarkadako testu liburuetan agertzen zen Transpluton hamargarren planeta; Marte eta Jupiterren arteko planeta irudimenezkoa, asteroide txikiekin zerikusirik ez zeukana, eta beste batzuk gehiago.

Plutonen kasua ezberdina da. Ba dago izen hori daukan astro bat baina ez da, ez planeta bat izan behar dena, ez bere izenak adierazi beharko lukeena, ez astronomo batzuek existitu behar zela pentsatu zutena, ez 25 urtetan zehar bilatu zutena, ez azkenean aurkitu zela pentsatu zutena eta ez hamarkada batzuk beranduago benetan zela pentsatu zena.

Are gehiago,  kalkulu batean erabilitako datu oker baten ondorioa dela Pluton planeta esan daiteke. Akats hori gertatu ezean, liburu batean ere ez zen agertuko Pluton izeneko planeta bat. Askoz geroago aurkituko zuten,  Kuiper gerrikoaren kometoide moduan sailkatuko zen eta inoiz ez zuen jasoko jainko erromatar nabarmen baten izena. 

1930 aurkitu eta bataiatu zenetik eta orain dela urte gutxi arte,  edozein astronomok, zientzialari edo pertsona arrunt, Pluton izena entzutean pentsatzen zuena, benetan ez zen existitzen. 

Bilaketa eta aurkikuntza

Astro honen historia ez da hasten 1930. urtean, aurkitu zutenean, ezta bere bilaketa hasi zenean ere, 25 urte lehenago. Plutoni emandako eta merezi ez duen garrantziaren gakoa 1781. urtean dago, Herschelek Urano aurkitu zuenean, edo behintzat urteak pasa ahala, Urano behar bezala ez zela mugitzen agerian geratu zenean. Adams eta Leverrier matematikariek kalkulatu zuten non egon behar zen beste planeta bat Uranoren orbita okertzeko ikusten den moduan eta berehala aurkitu zen 1846. urtean. Neptuno izendatu zuten.

Geroago arrakasta hau ikusita, beste planeta bat hasi zen bilatzen. Neptunok azaltzen zituen Uranoren higiduraren desbiderapenak baina ez guztiz, oker zeuden erabilitako datuen arabera.  Kalkulu berri batzuk egin ziren planeta erruduna aurkitzeko, behaketak, baina alferrik. Urano ordu batean aurkitu zen baina hurrengo planeta ikusi baino lehen 25 urte pasatu ziren. Percival Lowel bere bilatzaile zuhurrena hil eta gero, Clyde Tombaugh aurkitu zuen.

XX. mendean planeta berri bat aurkitzeak garrantzi handia izan zuen, batez ere Estatu Batuetan, aurkitzailearen jaioterria. Lehiaketak gertatu ziren planeta berria izendatzeko, eta ospetsua bihurtu zen Pluton izena proposatu zuen neska. Sentimendu honek jarraitu zuen eta saihestu zuen Plutoni kategoria kentzea urte batzuk lehenago.

Dena den, hasieratik argi geratu zen Pluton ez zela bilatzen ari zen astroa. Txikiegia zen eta kalkuluen arabera Uranoren antzekoa izan behar zen eragina izateko. Baina garai hartan ez zegoen tresnarik zehatz mehatz neurtzeko hain urrutik.

Gainbehera

Urteak pasa ahala, Plutonen uztezko tamaina murriztu egin da baina datuak ez ziren fidagarriak. 1950. urtean Marte baino txikiagoa zela pentsatu arren, geroago argitaratutako liburu batzuetan Lurra baina handiagoa agertzen da.

Istorio  honetan oso inportantea den datu bat, baina ia ezaguna, Voyager 2 espaziontziak lortutakoa da.  Neptunotik hurbil pasatu zenean oso zehatz mehatz neurtu zuen bere masa, ez zen garai hartan erabiltzen zena, eta datu honen bitartez konprobatu zen Neptunok azaltzen zuela Uranoren desbiderapen guztiak. Pluton ez zen beharrezkoa! Perzival Lowelek urte askotan egin zuen lana alferrikakoa zen. Clyde Tombaughek aurkitu zuena ez zeukan zerikusirik bilatzen zuenarekin, zeren hau ez zen existitzen.

1978. urtean aurkitu zen Caronte, Plutonen satelitea, eta honek lagundu zuen Plutonen benetako neurria eta masa kalkulatzeko. Diametroa 2300 km eta dentsitatea 2tik hurbil. Argi zegoen ez zela planeta. Gainera 1992 aurretik hasi ziren aurkitzen Kuiperren gerrikoaren astroak, hurbilak, ezaugarri berdinak, denak adierazten zuen Pluton horietako bat zela. Artean handiena, argudio bakarra zela kategoria berezia mantentzeko, baina argi zegoen beste bat handiagoa aurkituko zela.

Eta 2005. urtean Pluton baino handiagoa omen zen astro baten aurkikuntza iragarri zen. Geroago Eris izendatu zuten astro horri eta planetatzat hartzen ez bazuten, Pluton ere ezin zen planeta izan. Urte bateko epea hartu zuten astronomoek erabakitzeko, Pragan gertatuko zen kongresu batean.

2006. urteko abuztuan izan zen kongresu ospetsua. Erabakia hartzeko data baino 10 egun lehenago sentsurik gabeko proposamen bat agertu zen Pluton salbatzeko asmoz: 12 planeta, Eris, Ceres asteroidea, Caronte satelitea eta Pluton barne. Astro mota ezberdinak ziren planeta berriak eta Kuiperren gerrikoan etorkizunean ziur aurkituko diren astroak luzatuko lukete planeten zerrenda handiegia bihurtuz. Eztabaida gogorrak sortu ziren eta azkenean abuztuaren 25ean aukera logikoa onartu zen: 8 planeta eta Pluton ez zen horietako bat. 

Bigarren mailarako jaitsiera

Pragan hartu zen erabakiaren ondorio bat zen planeten bigarren maila sortzea; planeta nanoena. Hasieran Pluton, Ceres eta Eris egon ziren talde horretan eta orain dela gutxi beste bi: Haumea eta Makemake. Talde honetan sartzeko baldintzak saiak dira konprobatzeko, eta benetan ez dago arrazoi handirik talde hau osatzeko, astroak desberdinak dira eta ematen du aitzakia dela Pluton oraindik nabarmentzeko. Bestetik, horietako batzuei Plutinoak deitu diete.

Hasieratik hartzen bada gaia, eta gaur ezagutzen dugunaren arabera, Eguzki sisteman bost edo sei astro mota daude Eguzkiaren inguruan biraka: 4 planeta erraldoiak eta gaseosoak, 4 planeta arrokatsuak, asteroide arrokatsuak gehienak gerriko nagusian Marte eta Jupiterren orbiten artean, Neptuno baina urrunago Kuiperren gerrikoan dauden izoztutako asteroideak (Pluton barne) eta kometak. Kometen jatorria, Oort hodeia eta Kuiperren gerrioak dira.

 

 
  Aurreko orria bueltatzea