Durangoko Astronomia Ikasgela

 
 

Material osagaiak

 
 

Benetan Estatu Batuetakoak ilargiraino heldu ziren 1969an?  

Astronomia Ikasgelan sartzerakoan kontu harrigarrienetariko bat da sabaian dagoen maketa. Lurra, Ilargia eta beren arteko distantzia eskala berberan eta Estazio Espaziala dagoen lekua. Nola da posible orain dela ia 40 urte gizakiak joatea orain joaten diren baino 1000 aldiz urrunago? 

Azaltzen da 1969an Ilargirako bidaia lasterketa baten emaitza izan zela. Erronka gogorra Estatu Batuetakoen eta Sobietarren artean, eta horren ondorioz diru asko eta ausardia  handia erabili ziren.Gaur egun helburu bakarra grabitaterik gabe ikertzea da eta horretarako ez da beharrezkoa oso urrun joatea. Baina berehala norbaitek planteatzen du betiko galdera: Benetan Estatu Batuetakoak Ilargiraino heldu ziren?

Benetako erantzuna, zalantzarik gabekoa, joan omen ziren 12 astronautek daukate eta gaur egun badago jende asko gezurra zela esaten duena. Baina hau esateko erabiltzen dituzten argudioak aztertzen baditugu argi geratuko da gezurtiak  hauek direla, hauetako batzuk zentzurik gabekoak eta ezinezkoak direlako.

¿Nola ikus daitezke izarrak Ilargi argazkietan bere distira milioika aldiz txikiagoa bada astronautak islatzen zituen argia baino? Kameraren diafragma itxi behar zen eta horrela ezinezkoa izarrak ikustea.

Esaten dute bandera mugitzen dela haizearen ondorioz. Bideoa arretaz ikusten bada, argi dago ezetz. Kokatzeko bibrazioa baino ez da mugimendu hori.

Besterik, eginkizun publikoa zen eta jende askok jarraitu zuen telebistan eta beste baliabide batzuen bitartez. Baina badago argudio bat, teknikoa ez dena, guztiz erabakigarria: Lasterketa hartan, nortzuk ziren interesatuenak esateko amerikarrak ez zirela heldu? Nortzuk zeuzkaten baliabide guztiak Apolo espaziuntzien bidaiak jarraitzeko zehaztasun guztietan? Nortzuk edozer egingo zuketen lasterketa amaitutzat ez emateko?  ...

AMERIKARRAK ILARGIRA HELDU IZAN EZ BALIRA, ERRUSIARRAK KONTURATUKO ZIRATEKEEN ETA ESANGO ZUKETEN. 

 

 
  Bueltatu aurreko orrialdera