![]() |
" 3 LERROTAN " proiektua IKASTURTE 1ean, 3 EKLIPSE |
![]() |
||||
| JARDUERAK | ||||||
|
- Proiekturaren logotipoaren diseinua. Ikastetxe guztien diseinatutako logotipoen artean, bozteta baten bitartez, eta berdinketa gertatu denez bi aukeratu dira. Honako hauek hain zuzen:
Horiek karteletan eta web orrian agertzen dira. Aurkeztutako guztiak ikusgai daude. Ikusteko, klikatu HEMEN.
- Proiektua iragartzeko kartela. 40 kartel aurkeztu dira ikastetxeetan. Bozketa baten bitartez, honako hau aukeratuko da. Jasotako kartel guztiak ikusteko, klikatu HEMEN Kartel horri erantsi zaizkie ikastetxeen eta proiektuaren logotipoak, eta eklipseei buruzko informazioa:
- Azalpenak ikastetxeetan
Gabriel Aresti LHI
- Maketak eta marrazkiak. Eklipseak gertatu baino lehenago egin daitezke Lurra eta Ilargiaren maketak eta irudiak eklipseak azaltzeko eta gertatuko dena hobeto ulertzeko edo interesa eta giro egokia sortzeko.
- Behaketen prestakuntza eta leku egokiaren bilaketa. Hiru eklipseak horizontetik hurbil gertatuko dira. Hori dela eta garrantzitsua da Ikastetxearen horizontea aztertzea, orientatzea eta leku egokia aukeratzea. 2 aukera daude: a) Horizontearen panela 1- Horizonteko panela egin, eskala angeluarra mantenduz.
Horretarako eskua erabil daiteke. Besoa guztiz luzatuta, ukabilak 10º ko angelua osatzen du eta eskua zabalik 20º. Modu honetan 10 edo 20 graduko koadroak marra daitezke horizonte irudia egiten laguntzeko. Panel handia egin daiteke ikasgelaren horma batean kokatzeko edo ikasle bakoitzak bere koadernoan, txikia 2- Iparorratzaren bitartez edo Eguzkia eguerdian, bilatu puntu kardinalak eta adierazi panelean. 3- Kokatu Eguzkia eta Ilargia eklipse bakoitzean egongo diren lekuetan, irudian agertzen diren bezala (eklipsea gertatzen den bitartean astroen ibilbide osoa daude adierazita marra gorrietan) 4- Gauden lekutik eklipseren bat ikusten ez bada, astroa mendiz edo etxez ezkutatuta geratzen bada, bilatu beste leku bat baldintza hobeak dauzkana. b) Eklipseak gertatuko diren zonaldeen argazkiak 1- Iparorratzaren bidez aurkitu ekialdea eta mendebaldea. 2- Eskua eta ukabila erabiliz, aurreko atalean bezala, bilatu puntu hauetatik 30 gradutara dauden lekuak, eskuinerantz. Hortik gutxi gorabehera sortuko eta sartuko dira Eguzkia eta Ilargia eklipsatuta. 3- Egin zonalde horietako argazkiak eta aderazi Eguzki eta Ilargiaren ibilbideak, gutxi gorabehera goiko panelean agertzen diren moduan. Leku horretatik ikusten ez badira, bilatu beste leku bat egokiago. ADIBIDEA: Gabriel Aresti LHI tik
- Marrazkiak eta argazkiak eklipseak bitartean lortuta.
- Idazlanak Eklipseak behatu eta gero, deskribapenak. Ikusi zutena, egoera, pasadizoak...
- Erakusketak Lehen aipatutako materialak erakutsi daitezke eta elkartrukatu beste ikastetxeekin nahi bada.
- Eklipseen behaketa. Jarduera inportanteena. Ia sortea daukagun eguraldiarekin, eta ikasleak animatzen diren nahiz eta ordutegitik kanpo izan. 12-21 Lehenengo eklipsea gertatu denean oso eguraldi txarra. Alde ona da hurrengoak deigarriagoak izango direla eta hobeto egingo duela, txarrago ezin da eta. Eguraldia ikusita, Unamunoko ikasleek teleskopioa utzi eta interneten bidez Kanarietan gertatzen dena begiratzen dute. Han ere, ez zuten sorterik izan.
4-1 Aukera honetan ere, eguraldi iragarpenak txarrak izan arren, askenean zerbait ikusi zen. Busturian, Durangoko Astronomia Ikasgelak antolatutako behaketan, parte hartzaile batzuk eta teleskopio baten bitartez proiektatutako irudi bat. Beste talde batzuk saiatu ziren lehenengo bi eklipsea ikusten, kasu gehienetan odeiek ostopatuta.
Miguel de Unamuno BHI-ko kupulatik ez zen asko ikusi, baina zerbait bai.
Eta izugarrizko irudiak ikusteko, adibide moduan hemen daude argazki hauek, Sociedad Malagueña de Astronomía delako kide batzuek lortuta Malagan, Termika-hondartzan. Lehenengoa Blanca Troughtonek egin zuen eta bigarrena Francisco Gálvezek. 6-15 Leku batzuetan eguraldi oso ona izan ez arren, behaketak egin ziren.
Ikasleek eta irakasleek eklipsea behatzen dute Unamuno BHIko patiotik. Ilargia partzialki eplisatutaren argazkia Bilboko Errekalde auzoan lortuta.
Elorrio Herri Ikastetxekoak Zarautzen egon ziren, 5.
eta 6. mailako ikasle guztiak aterpetxe batean. - Datuak hartzea eta kalkuluak egitea:
|
| Aurreko orrialdera bueltatu |