|
Durangoko Astronomia Ikasgela |
|
||
|
Material osagarriak |
|||
|
Beste
planetetarako baskulak.
Ariketa
egokia batxilergoko 2. mailako ikasleentzat Planeta baten erakarpen grabitatorioa kalkulatzen badugu eta Lurrarenarekin alderatzen badugu, eskala aldatu baino ez dugu egin behar baskulak egokitzeko. Kalkuluak egiteko Grabitazio Unibertsalaren formula erabiltzen da: Gure
planetan
Beste
planeta batean
Planetaren masa eta erradioa ezagutzen baditugu Lurrarenarekin konparatuta, edo
dentsitateak eta diametroak, gure masa konstantea denez, askatu lehenengo
formulan eta bigarrenean ordezkatuko dugu. Adibide
moduan 4 ariketa agertzen dira G.U. formularen bitartez egiten dira kalkuluak ariketak ebazteko. 4 ariketak
antzekoak dira, baina datuen arabera errazagoa edo luzeagoa.
1-
Planetaren masa eta erradioa ezagututa, eskalaren kalkulua. Uranorako baskula ez dago, baina zuk kalkula dezakezu zure pisua Uranon: Uranoren
masa Lurrarena baino 14,6 aldiz
handigoa dela eta bere erradioa 4 aldiz handiagoa dela jakinda. Pisua
Lurran: P L= G . m.ML/rL2
(G-grab. Unib. konstantea); m=PL. rL2/(G
. m . ML) Pisua
Uranon: P U= G . m.MU/rU2
; m ordezkatuz eta
sinplifikatuz: PU= P L . r L2.M U/M L.r U 2 =P L .14,6/4 2 = P L . 0,91. 2-
Baskula bat erabili beste bat konprobatzeko. Ariketa
honetan baskulak eta planeten
maketak ere erabiltzen dira, eta konprobatzen dira emaitzak Ilargia eta Marteren diametro erlazioa erabiltzea pisua kalkulatzeko a) Pisatu Ilargian P I b) Zenbat aldiz handiagoa da
Marteren diametroa Ilargiarena baino? (ikusten da maketan gutxi gora
behera bikoitza dela) . Edo maketarik gabe posiblea da datu hau
ematea c) Zenbat aldiz handiagoa da Marteren bolumena? 23=8
aldiz d) Zenbat aldiz handiagoa izango da bere masa, dentsitateak berdinak direla
jakinda? 8 e) Kalkulatu zure pisua Marten eta konprobatu gutxi gora behera emaitza ondo
dagoela, Marteren baskulan pisatuz. Pisua
Ilargian: P I= G . m.MI/rI2
Pisua
Marten: P M= G . m.MM/rM2
= P I . r I2.M M/(M I
. r M 2 )=P I
.8/2 2 = = P I
. 2
3- Hau
antzekoa da baina dentsitatea ere erabili behar da pisua kalkulatzeko Marteren
eta Plutonen dentsitatea datua erabiliz pisua kalkulatu. a) Pisatu Marten P M b) Zenbat aldiz txikiagoa da Plutonen diametroa Marterena baino? (Maketan
ikusten da: 3.
Orduan rP=0,33 .rM ) c)
Zenbat aldiz txikiagoa da Plutonen bolumena? 33=27
Orduan
BP=1/27 . BM=0,037.BM d)
Zenbat aldiz txikiagoa da masa, Plutonen dentsitatea Marterenaren erdia
bada? MP=0,037.
0,5 MM =0,0185 MM e) Zenbatekoa izango da zure pisua
Plutonen? Pisua
Marten: P M= G . m.MM/rM2 Pisua
Plutonen: P P= G . m.MP/rP2
= P M . r M2.M P/M M
. r P 2 =P M
.0,0185 . 3 2 = 0,17
. PM 4- Dentsitateen erlazioaren kalkulua. Ilargia,
Lurraren zati bat da baina bere dentsitateak berdinak ote dira? Balantzak
erabiliz, kalkulatu Ilargi eta Lurraren arteko dentsitatearen erlazioa
gutxi gora behera a)
Pisatu Lurran eta Ilargian eta apuntatu
PL eta PI b)
Zenbat aldiz handiagoa da Lurraren diametroa (gutxi gora behera)? (Benetako
erantzuna 3,6 da, baina 3 edo 4 erabiltzen bada emaitza ez da oso txarra
izango) c)
Zenbat aldiz handiagoa da bere bolumena? (33 =27 eta 43=64
artean) d)
Zenbat aldiz handiagoa izango da bere dentsitatea? P L=
G . m.ML/rL2 eta
P I= G . m.MI/rI2 Bietan m
askatuz eta berdinduz m=PL. rL2/(G . ML)=PI.
rI2/(G . MI) PL.
rL2/ML=PI. rI2/MI
ML/MI = PL rL2/(PI.rI2)
(VL
. DL)/(VI .DI) = PL.3,62
rL/PI
DL/DI= (PL/PI) .3,62
. (VI/VL)= (PL/PI).3,62
/ 3,63 = (PL/PI)/ 3,6 Baskuletan
pisatu eta PL/PI = 6; orduan
DL/DI=
6/3,6 = 1,66 Diametroen
erlazioa 3 edo 4 hartzen badugu, emaitza 2 edo 1,5, kasu guztietan
adierazgarria Ilargiaren dentsitatea txikiagoa dela
|
|||
| Bueltatu aurreko orrialdera | |||