Durangoko  Astronomía Ikasgela

 
 

Material osagarriak

 
 

Munduaren amaiera zerutik etorriko da

Gure planetako bizitza gehiena, Apophis asteroideak suntsituko du, norbaitek lehenago saihesten ez badu, apirilaren 13an, baina urtea ez dakigu. Hego hemisferioan egingo du talka baina ondorioak planeta osoan nabarituko dira.

Eta zerbait geratzen edo berpizten bada ez du bizirik iraungo milaka edo milioika urte beranduago, urtarrilaren 20an, Eros asteroide izugarria ipar hemisferioaren kontra talka egiten duenenan.

Lurraren kontrako asteroideen erorketei buruz asko idatzi da eta filme batzuk egin dira. Probabilitatea oso txikia izan arren, askotan gertatu da eta berriro gertatuko da. Dena den harrigarriena da, asteroide bakoitzaren talkaren data ezagutzea (eguna eta hilabetea) baina ez urtea. Arrazoi geometrikoa da, oso erraza ulertzeko Durangon dagoen 3 dimentsioko maketa baten bitartez. Grafiko honetan azaltzen da:

Grafikoan Lurraren orbita eta bi asteroideenenak marratuta daude perspektiban. Eten zatiak, Lurraren orbitaren azpian geratzen diren asteroideen orbiten zatiak irudikatzen dira. Talkak posibleak dira * markatutako puntuetan, lerro jarraiak eta etenen arteko mugetan.

Nahiz eta 2 dimentsioko irudietan orbitak gurutzatzen direla eman, benetan  ez da horrela gertatzen, adibidez A asteroidean. B asteroideren kasua ezberdina da; bere orbita puntu zehatz batean elkartzen da Lurraren orbitarekin eta puntu horretatik pasatzen den bakoitzean posiblea izango litzateke talka egitea. Lurrak urtero pasatzen da puntu horretatik beti data berean. Elkartzen badira, derrigorrez izan behar da data horretan. Adibidez Apophis asteroideren orbita elkartzen da Lurrarena gure planeta apirilaren 13 an pasatzen den  puntuan eta talka egin ezkero data horretan gertatu behar da. 

Dena den, mendeak igaro ahala data hauek egokitu behar dira Lurraren Prezesio higiduraren ondorioz. Mende bakoitzean egun bat eta erdi atzeratu. Adibidez Apophis eta Lurra XXIII. mendean egiten badute talka, apirilaren 16an izan beharko da eta XXV. mendean gertatu ezkero apirilaren 19an

Lurrarantz hurbiltzen diren asteroideen artean, handiena Eros da. Zorionez, gaur egun bere orbita ez da gurutzatzen gure planetarenarekin baina alda daiteke beste planeten erakarpenaren ondorioz. Hori gertatzen bada urtarrilaren 20an (prezesioa zuzenduta) izango da data arriskutsua bizitza osoa desagertzeko.

 

 
  Bueltatu aurreko orrialdera