|
Durangoko Astronomia Ikasgela |
|
|
|
||||||
Nola sortu zen eta zein da bere helburua Gure planeta, eguzki sistema, izarrak eta orokorrean unibertsoarekin lotuta dauden gaiak, Lehenengo eta Bigarren Hezkuntzako ia maila guztietan agertzen dira, eta ikasgai desberdin batzuetan. Horrexegatik astronomia da gai disziplinarteko garrantzitsuenetariko bat. Gai hauek oso didaktikoak izan daitezke eta erakargarriak ikasleentzat, jarduera eta baliabide egokiak erabiltzen badira. Normalean ikastetxeetan ez daude baliabide hauek eta DAI bezalako leku batean bete daiteke funtzio interesgarri bat. |
|||
|
Instalazio honen sorketa laurogeigarren hamarkadan gertatu zen. Intxaurrondo Ikastetxetik behatoki bat eraikitzea ikastetxean lortu zen udalaren laguntzari esker. Bai ikastetxeko ikasleek bai kanpokoek erabiltzen zuten behatokia. Denbora pasa ahala beste elementu didaktiko batzuk gaineratu ziren, horien artean planetario bat. Proiektua A.C.E.X. programan sartu zen eta Joakin Ruedak denbora gehiago izan zuen gai honetan lan egiteko. |
Garai hartako irudi bat |
||
| 2000.
urtean lan handiak egin ziren eraikinean
beste ikasketa batzuetara egokitzeko. Hori dela eta bertan behera
geratu zen astronomia gela 2006. urtera arte. Momentu horretan beste gela
bat prestatzen da eta modulu didaktikoak hara eramaten dira. Hasieran
Izarra Astronomi Elkarteak erabiltzen du, eta 2007-08 ikasturtean arduradun berri batek hartzen du errelebua eta lan didaktikoa jarraitzen
du ikasle eta irakasleekin.
|
|||
| Lehenengo orrialdera bueltatu | |||