Durangoko Astronomia Ikasgela 

 
 

Material osagarriak

 
 

Durango, munduko lekurik gorenean

Harrigarria iruditu arren, oraintxe bertan zu zauden herria munduko lekurik gorenean dago, zure gorantzko norabidea kontuan hartzen bada. 

Lurra esfera bat da eta gauden lekutik norbait urruntzen den ahala gero eta beherago dago zure erreferentziaz. Izan ere, gorantzko norabidea ezberdina da leku bakoitzean eta gu argi daukagu zer den gora eta zer den behera. Edozein lekutan egin daiteke arrazonamendua bere erreferentzia hartuta eta horrela guztiok gaude munduko lekurik gorenean. Dena den, hau ez da arrazonamendu hutsa. Erabilpen oso didaktiko bat dauka.

Ideia sinple honetan oinarrituta, oso ariketa politak eta harrigarriak egin daitezke ikasleekin eta helduekin. Lur globoa erabiliz simuladore ahaltsua lor daiteke. Gure herria globoaren leku gorenean jartzen da, eta meridianoa ipar-hegoalderantz zuzentzen da. Horrela, eguzkitan jarrita, jasotzen duen argitasuna gure planetakoaren egoera berdina da eta kontu asko ikus daiteke:

- Zein herrialdetan den eguna edo gaua, argitzen ari den edo iluntzen.

- Poloen inguruan eguna edo gaua den eta horren ondorioz urtaroa.

- Nolakok diren itzalak edozein lekutan, nola aldatzen diren egunean zehar edo urtaroaren arabera.

- Zer ordu den edozein herrialdetan.

- Eiffel dorrearen itzalak ia zeharkatzen duen Sena ibaia ala ez oraintxe bertan, eta antzeko kontu askotan. 

Hau dena ikusten da eragiketa matematikorik egin gabe, bola magiko baten bezala.

 

 
  Bueltatu aurreko orrialdera