|
|
|
|
||||||
Instalazioak |
|||||||
Durangoko Astronomia Ikasgela, hiru lekutan dauden instalazioek
osatzen dute.
|
|||||||
|
Eraikinaren teilatuaren gainean behatzeko kupula dago, barruan 8 pulgadako
teleskopio Smith-Cassegrain. Kanpotik ikusgai, ibiltariari erakusten dio hor zientzia eta bereziki astronomiarekin lotuta instalazio bat dagoela. Behatoki hau zen lehenengo urratsa bere inguruan bai Astronomia Ikasgela, bai Izarra Elkartea sortzeko. Kupularen barrutik behaketak egiteak haizeaz eta tenperatura baxuaz babesten du. Honela lortutako erosotasunari ezker emaitzak askoz hobeak dira. |
|
||||||
|
|
|||||||
|
Kanpoko sarrera duen gela batean daude elementu didaktiko eta modulu interaktibo gehienak. |
|||||||
|
|
Instalazio garrantzitsuena planetarioa da Euritako egitura duen kupula batek eta proiektore batzuek osatzen dute Planetarioa. Hor, zeruaren itxura lortzen da, astroak eta erreferentzia lerroak momentu desberdinetan Lurratik edozein lekutatik ikusita. Proiektore baten bitartez 4. magnitude arteko 500 izar lortzen dira; Eguzkia, Ilargia edozein data eta alditan, planetak ekuatorea eta ekliptika. Ordenagailuaren bitartez sortutako irudiak ere proiektatzen dira azalpenak osatzeko.
|
||||||
|
Gelako gainontzeko modulu didaktikoak, 8 txokoz daude banatuta, gaiaren
arabera, plano honetan ikusten den moduan. Txoko bakoitzean moduluak kokatzen dira eta ondoan, txartel batean, jarduera erraz batzuk proposatzen dira modu autonomoa egiteko. Horretaz gain, gaiarekin erlazionatuta dagoen pertsonai bat eta bere bisitza. Honako hauek dira txokoak: P- Izarrak, C- Eguzki sistema, K- Orbitak , A- Ilargia, G- Behaketak, E- Itzalak, Z- Astro txikiak, N- Satelite artifizialak |
|||||||
|
|
|||||||
|
EGUZKI ELEMENTUAK ETA ORIENTATZEKO MODULUAK |
|||||||
|
Eraikinaren kanpoan, patio eta lorategietan, eguzki erloju eta egutegi
batzuk kokatu dira eta beste batzuk etorkisunean. Horretaz gain, herrialdeak non dauden
erakusten duen lur-globo paraleloa, eta erakusle bat benetako norabidea (lurraren
barruan) irudikatzeko.
|
|||||||
|
|
![]() |
||||||
|
|
|
||||||
| Gora bueltatu | |||||||