Durangoko Astronomia Ikasgela

 

Instalazioak

Bisitaldiak

Nola heldu

Nola sortu eta helburuak

Harremanetan jarri

Berriak eta jarduerak

Linkak


 

Jarduerak eta berriak

Atal honetan, DAI-rekin erlazionatuta dauden jarduerak, ikasleen bisitaldiak aparte, agertuko dira: ikusgai dauden fenomeno astronomikoak, komunikabideetan agertzen diren aipamenak, hitzaldiak  eta abar.

Modu honetan DAI ez da bakarrik izango leku bat bisitatzeko, baizik eta zientzia erreferentzi bizia eta baliabideen iturria.

>> Eguzki erlojuaren berriztapena. Euskadiko Biodibertsitate zentroan dagoen Eguzki erlojuaren gnomona  txarto kokatuta zegoenez, aholkatu dugu nola konpondu behar zen eta horrela ondo geratu da. 2012-2-1

>> Doremadariagako Biodibertsitate Zentroan 2012-1-21. Eguzki erlojuei buruzko jarduera bat antolatu eta burutu genuen umeentzat eta helduentzat.

>> Irakasleentzako ikastaroak. Astronomia didaktikari buruzko bi ikastaro burutu dira Bergaran eta Bilbon, DAIko arduradunak emanda. Azken saioa Durangon burutu zen, gure instalazioentan.

>> Dibulgatzaileen bilera. 2011ko azaroaren amaieran, Bilbon, penintsula osoko dibulgatzaileen bilera garatu zen. Han komunikazio bat aurkeztu genuen.

>> Irratian. Berriro Radio Valdivielsotik gure laguntza eskatu ziguten ordu aldaketari buruz hitz egitegko.

>> Tailerrak Otxandion. Gerediaga elkarteak eskatu zigun "eguzki erlojuei" buruzko tailer bat antolatzeko Otxandion, eta horrekin batera erakusketa bat.

>> Saria. Ohorezko aipamena lorgu genuen "Fisica en Acción 2011" lehiaketan, Lleidan, "Zientzia eta Teknologia" atalean. Durango Irratiak berriro ere zabaldu zuen berria.

>> Itzaldia. Tiermesera joteko eskatu ziguten, hitzaldi bat emateko. Behaketa batean ere parte hartu genuen.

>> Bisitaldiak. Beti bezala onarpen ona jaso du gure eskaintza ikastetxeetan. Irailaren amaieran, urriko eta azaroko bisitaldiak egiteko datak ia beteta daude.

>> Irratian. Radio Valdiviesotik, Eguzki ekaitzak eta Ilargirako bidaiei buruzko informazioa eskatu ziguten

>> Estatu mailako lehiaketa baten finalean. DAIk aurkeztutako lan bat auketaru zuten "CIENCIA EN ACCION" lehiaketan izateko, Lleidan. Durango Irratiak hartu zuen berria eta elkarrizketa bat burutu zuen.

>> Saria. 2011ko uztailaren hasieran, astronomia irakasteko IX. topaketak burutu dira Castelloneko planetarioan eta han, DAI aurkestutako maketa didaktiko batek lehenengo saria lortu du Tresna Astronomikoen leihaketan. Beste aldetik, DAI-ko arduraduna Astronomia Irakasteko Elkartearen presidente ordea izendatu dute.

>> Ikasturtearen amaiera eta bisitarien errekorra. Guztira, 2683 pertsona joan ziren Durangoko Ikasgelara 2010-11 kurtsoan, urte guztien kopuru handiena

>> Bisitaldi berezia. 2011ko maiatzaren 5ean Gipuzkoako irakasle talde bat Durangora joan zen eta modu honetan amaitu zuen astronomia irakasteko baliabidei buruzko ikastaro bat, DAI arduradunak emanda Bergaran.

>> Modulo didaktiko berri bat. 2011ko apirilean Artizarrari buruzko modulo bat egin da, bere higidurak aztertzeko.

>> Hitzaldiak. Bigarren trimestre honetan, Bizkaian, Gipuzkoan eta Madrilen hitzaldi ugari emateko deitu dute DAI arduraduna. Guztietan DAIk betetzen duen funtzio didaktikoa aspimarratu da.

>> Jarduera berria. Umeentzako jarduera berri bat antolatu da planeta eta orbitekin ibiltzeko.

>> Irratian. 2006ko otsailaren 3an. DAI arduradunak elkarrizketa batean hartu zuen parte Onda Basca irratian, Bilbon. Berak idatzitako azken liburu didaktikoa, Atronomia Ikasgela eta astronomiari buruzko beste kontu batzuei buruz hitz egin zuen.

>> Modulo berria. Tresna didaktiko berri bat sortu dugu DAIn. Telurio berezi bat urtaroak azaltzeko.

>> Hitzaldia eta Behaketa. Eguzki eklipseari buruzko bi jarduera burutu ziren Urdaibaiko Dorre Madariagan 2011 ko urtarrilaren hasieran. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak sortutako Biodibertsitate zentrutik eskatu zuten Durangoko Astronomia Ikasgelaren laguntza hitzaldi bat emateko eta eklipsearen behaketa antolatzeko. Eguraldia oso ona izan ez arren, zerbait ikusi zen.

>> Bisitari gehienezko kopurua. 10-11 Kurtsoko lehenengo hiruhilabetean bisitari kopurua 1470 izan da.  Aurreko ikasturtearekin alderatuta,  73% gehiago. Horietaz gain, beste 175 beren ikastetxeetan. Praktikan hori izango da gehienezko kopurua, ia egun guztietan ikasgela okupatuta egon delako eta eskari batzuk kanpoan geratu dira.

>> Komunaren apainketa. Ikasleei asko gustatu zaien kartel bat kokatu da komunean. Astro batzuk hor ere agertzen dira.

>> Kartel adierazleak ikasgelarako. Bisitariak lekua errazago aurkitzeko, panel batzuk kokatu dira.

>> Ikasturtearen hasiera ezin hobea. Pasa den urteko bigarren hiruhilabetean beste denboraldi baliokideetan baino bisita gehiago izan ziren (858 pertsona), aurten , 2010eko irailaren erdian, gainditu egin da zenbaki hori lehenengo hiruhilabetean DAI bisitatzea eskatu dutenekin.

>> Elementu didaktiko berria. DAIko kanpoko horma batean eguzki erloju klasiko berri bat badago. Alde batetik, beraren itxura deigarriak astronomia gune bat dela erakutsiko die hurbilduko direnei, eta bestetik, joango diren ikasleentzat funtzio didaktikoa izango du.

>>Jakintzagaien arteko esperientzia-trukerako jardunaldiak ACEX. Astronomia Ikasgelak parte hartu du “Lur globoaren erabilpen didaktikoa” izeneko komunikazioaren bidez. 2010-09-15

>> Gaueko behaketa bat ikasturtea hasteko. Irailaren 14an burutu zen ikasturteko lehenengo jarduera jendearentzat. Eguraldi ona eta, Artizarra, Ilargia, Jupiter eta bere sateliteak behatu ziren.

 >> EKLIPSEAK Proiektua . 2010-2011ko kurtsoan zehar hiru eklipse ikusiko dira hemendik (hauetako bat doi doi). Ikasleentzat gertaera hauek izan dezaketen jakin-minagatik, DAIk proiektu didaktiko bat proposatzen die, parte hartu nahi duten ikastetxeei.

>> Irratian. Bizkaiko Astronomi Elkarteko idazkaria eta DAI - arduraduna, Onda Vasca irratian, Bilbon, elkarrizketa egin zuten, behaketak eta astronomiarekiko zaletasuna eta txarmari buruz. 

>> INTERNATIONAL ASTRONOMICAL UNION erakundeak  eskertzen  digu gure erakarpena. Maiatzaren amaieran, munduko astronomia erakunderik inportanteenak egindako diploma bat jaso dugu. Testua honako hau da: “Certificate of appreciation awarded to Esteban Esteban by the International Astronomical Union (IAU) in grateful recognition of their commitment and outstanding contribution to the succes of the International Year of Astronomy 2009”.     DAIn sortutako materialak eskatu zizkiguten eta bidali genituen.

>> Arrakasta ACEX erakusketan. Urtero ACEX programak aste bateko ekintza bat antolatzen du saila guztien lana erakusteko. Aurten Barakaldon burutu da, eta gure ekarpenek arrakasta handia izan dute. Bai eguzki erlojuen taillerra, bai ur koheten jaurtiketa.

>> Pertsona nagusiak heltzen dira. Helduen taldeak gero eta gehiago iristen dira. Baina  EPA zentrutik eta euskaltegietatik etorritako taldeak aparte, pertsona nagusien taldeak, Durangaldeatik eta Zornotzatik ere, eskatu dute bisitaldia egitea. Hauei guztiei ongi etorria ematen diegu, beren interesa, zoriontzeko hitzak eta geroago egiten duten propaganda eskertzen diegu.

 >> Ikus-entzunezko harrera. 2010 eko apirilean Ikus-entzunezko programa txikia baina deigarria prestatu da sarrera moduan eta azalperen bat osatzeko.

>> Inoiz baino bisitaldi gehiago. 09-10 kurtsoaren bigarren hiruhilabetean 858 ikasle eta irakasle hurbildu dira DAI-ra unibertsoari buruzko kontuak aztertzera.

>> Aspalditik, berriro behaketak. Goizez  Ikasgela ikustera ikasle talde asko etorri arren, gaueko behaketa gutxi burutu dira eguraldia eta astroen baldintzak dira eta. Zorionez egoera hau aldatu da eta otsailaren 22 eta 23an bi behaketa burutu dira ikasle askorekin. Guztira 66 pertsonak hartu zuten parte, umeak eta gurasoak. 22an Ermuako San Lorenzo eskolatik heldu ziren eta 23an hurbil dagoen Kurutziaga ikastolatik. Bi egunetan hodeiak agertu ziren egun osoan baina azkenean, behaketak ahalbideratu zituzten ostarteak ere.

>> Bisitaldi asko. Astronomia urtea amaitu eta konprobatu dugu inoiz ez direla etorri azken hiruhileko honetan baino bisitaldi gehiago.

>> Asturiasen ere bai. Irakasle talde batek jaso zuen DAI buruzko informazioa ikastaro batean, Langreoko "Centro de Profesores del Nalón"-en antolatuta.  

>> Behaketa gehiago. Urriaren amaieran, eguraldi ona aprobetxatuz, 3 behaketa burutu dira, S.Antonio I. eta  EPA-ko ikasleekin

>> Bisitaldiz betetako hilabetea. Urrian bisitaldi pilo bat izan dugu. Ikastetxe asko informazio zuzenean jaso gabe, beste batzuek azaldutakoa. 

>> Ikasturteko lehenengo behaketa. Madril eta Malagako irakasleen bisitaldia aprobetxatuz, ikasturte honetako lehengo behaketa burutu zen.. Jupiter, bere sateliteak eta Albireo izan ziren helburuak. 

>> Bisitaldi berezi batMadril eta Malagako 11 irakasle, astronomia munduan murgilduta, joan den udan ezagutu zuten DAI, Cuencan burututako kongreso batean eta  Durangora etorri ziren zuzenean ikusteko. Harrituta geratu ziren.

>> Ikasturtearen hasiera. Arabako ikastola bateko 4 talderekin hasten dira bisitaldiak 09-10 ikasturtean. Badauzkagu 3 lurraldetako bisitariak eta eskaera handia. 

>> Granadan ere. Durangoko Astronomia Ikasgelak eta Eibarreko Berritzeguneak sortutako material didaktikoa selekzionatu dute "CIENCIA EN ACCIÓN" izeneko lehiaketaren finalean parte hartzeko Granadan, irailean.

>> Irratian. Radio Euskadi-ko LA NOCHE DESPIERTA saioan Marte planetari buruzko hitzaldia eta DAI buruzko propaganda eta informazioa eman zen.

>> Txinan. Mende honetako eguzki eklipse luzeena behatzera, eta ondorio didaktikoak gero erabiltzeko, Txinara joan zen DAI-ko arduraduna  uztailean.

>> Uztailean ere, bisitaldiak. Udaleku batean parte hartu zuten umeak DAI-ra etori ziren. Astronomia urtea dela eta interes handia erakutsi zuten eta oporraldia zenez, salbuespena egin zen.

>> DAI Cuencan, Astronomia Irakaskuntza topaketetan. Uztailaren hasieran congresu horretan aurkeztu zen DAI ponentzia batean.

>> Eguzki erloju erakusketa-tailerra. Maiatzaren 23an Durangoko Ezkurdi plazan burutu zen, Izarra elkartearekin batera eta 2 egun lehenago horri buruzko elkarrizketa bat eman zuten Durango Irratian.

>> Liburu baten aurkezpena eta hitzaldia. ACEX aste kulturalaren barruan, maiatzaren 13an DAIren arduradunak LEKU MAGIKOAK EGUZKI SISTEMAN izeneko liburua aurkeztu zuen eta segidan hitzaldi bat eman zuen ASTRONOMIA ESKOLAN izenburua zuena.

>> DAI,  ACEX erakustetan. Urtero bezala, ACEXek erakusketa bat antolatu du bere proiektuen egindako materialekin, aurten Barakaldoko Clara Campoamor kultur etxean. Astronomia tailerrak jarri genituen martxan eta arrakasta izan zuten, erakusketa bisitatu zuten ikasleen artean

>> DAIren materialak Izarra erakusketan. Astronomia nazioarteko urtea dela eta Izarra astronomia elkarteak erakusketa bat antolatu zuen martxoaren 27,28 eta 29an. Erakusketan jartzeko, eguzki erloju digitala eta modulu didaktiko bat eskatu ziguten.

>> DAI komunikabideetan. Martxoaren 18an eta 27an, EL CORREO egunkaria eta Euskal Telebistako kazetariak eta teknikariak erreportaiak egin zituzten ikasgelan, gure materialak eta beste kontu batzuei buruz informatzeko. Baten gaia eguzki erlojuak eta DAIren arduraduna, ordu aldaketa dela eta. 29an eman zuten ETB1 eta ETB2 ren 4 informatiboetan. Bestearen gaia, ikasgela orokorrean.

>> DAI eskola batera doa. Cruces-Barakaldoko Juan Ramón Jiménez ikastetxearen eskaera kontutan hartuta, material batzuk eraman ziren eskola horretara eta jarduera didaktiko batzuk burutu ziren.  Egoera berezia zen, nahi baina ezin ziren Durangora joan, eta proba moduan egin zen. Irakasle eta ikasleen erantzuna oso ona izan zen.

>> Behaketa. Martxoaren 3an eguraldi ona aprobetxatuz, gela ikustera joana zen irakasle talde batek izugarrizko behaketa batean hartu zuen parte . Artizarra bere une onean fase estua, ilgora eta Saturno, eraztuna ia perfilez. Izar bikoitza batzuk osatu zuten ikuzkizuna.

>> DAI berriro pilpilean dago.  Astronomia Nazioarteko Urtea dela eta deiak eta eskariak jasotzen ditugu ekitaldi batzuetan parte hartzeko. Urtarrilaren bigarren astean elkarrizketa luze bat Bizkaia Irratian eta Alhondiga Bilbao-k antolatutako Across The Universe ekitaldian, Indautxu plazan, eguzki erloju tailer bat  eta erakusketa bat antolatu genituen.

>> Jarduera berriak.  Betiko 2 orduko saioez gain, ordu bateko 6 tailer antolatu dira: jarduera praktikoak eta batzuetan ludikoak ere. Eguzki erlojuak, planetario saio berezia, Keplerren legeak, teleskopioak, lur paraleloa eta ur-suziriak.

>> Astronomia Nazioarteko Urtea behaketa batekin hasten da. Urtarrilaren 2an talde bat joan zen Ikasgela ikustera eta zeruan ostarte bat agertu zela aprobetxatuz, behatokiko teleskopioaren bitartez Ilargia ikusi zen.

>> ESCUELA aldizkarian. Durangoko Astronomia Ikasgelari buruzko erreportai luze bat  agertu zen abenduaren 11an estatu mailako aldizkari horretan.

>> Eguraldi kaskarrak eragozten du behaketak burutzea. Abenduaren hasieran izugarrizko fenomeno bat gertatu zen, Jupiter, Artizarra eta Ilargiaren kokapenearen ondorioz. Baina zoritxarrez eguraldia dela eta ezinezkoa izan zen behatzea.

>> WebQuest baten sormena. Eibarreko Berritzeguneko Bigarren Hezkuntzako aholkularitzak eta Durangoko Astronomia Ikasgelak erakargarri eta interesgarri webquest bat sortu dute elkarrekin. ¿Jugamos con la sombra de la torre Eiffel? du izena eta http://www.eibarpat.net/webquest/lasombradelatorreEiffel/  helbidean aurki daiteke. 2008ko abenduan amaitu da sormenaren prozesua.

>> DAIn sortutako material didaktikoak Orihuelan. Azaroaren 29 an, Orihuelan, Estatu osoko Zientzia dibulgatzaileen bilerara joan zen DAIren arduraduna, parte hartzeko gonbidatuta. Durangoko Ikasgelaren berri emateaz gain, han sortutako material didaktikoak aurkeztu zituen. 

>> DAI berriro Donostiako Zientzia Museoan. SUSPERTU egitasmoaren barne, Astronomia eta Egungo Munduko Zientziei buruzko Trebakuntzarako jardunaldiak burutu ziren azaroaren 14 eta 15 ean. Parte hartu zuten irakasleei hitzaldi bat emateko eskatu zen laguntza DAI arduradunari. Gainera, Durangotik ekarritako material didaktikoa aurkeztu zen ekitaldi horretan antolatutako azokan. 

 >> Behaketak azaroan. Eguraldi kazkarrako denboraldi luzea izan arren, azaroko ilgorarekin ere burutu ziren gaueko behaketak, 4 eta 10ean. Guztira 18 pertsonak hartu zuten parte, Eibarretik eta Markinatik etorriak.

>> Astronomiaren Nazioarteko Urtea. 2009an Astronomiaren Nazioarteko Urtea ospatuko da. DAI-tik baimena eskatu dugu ikur ofitziala erabiltzeko eta baiezkoa lortuta, erabiliko dugu web orrian, karteletan, jardueretan eta argitalpen dikaktikoetan.

> Kurtso hasiera ezinhobea. Irailean eta urrian ikastetxe askok eskatu dute DAI bisitatzea;.batez ere DBH ko 1. mailako ikasleak etorriko dira. Eguraldiak ere baimendu du gaueko behaketa bat egitea ilgorarekin. Urriaren 6an S Antonio ikastetxeko ikasle talde bat, ama batek lagunduta, etorri zen astroak behatzera.

>> Behaketa bat ikasturtea hasteko. Irailaren 8an, azkenean, baldintza egokiak gertatu ziren gaueko behaketa astronomiko bat egiteko. Joan den ikasturtetik itxaroten zeuden irakasle batzuek Ilargia, Jupiter eta bere sateliteak, izar bikoitzak, izar multzo eta galaxiak ikusi zituzten.

>> CSIC-eko zientzialari baten blogean. Ekainaren 14-an Bilboko zaleentzako saio batean, Madrileko zientzialari bat egon zen.  Durangoko Astronomia Gela eta jarduera asko gustatu zitzaionez bere blogean jarri zuen: http://weblogs.madrimasd.org /astrofisica/archive/2008/06 /18/94949.aspx 

>> Elkarrizketa Radio Euskadi-n. Eusko Eskola Publikoaren festa dela eta, DAI-ren ardunadunarekin egindako elkarrizketa entzun zen irratian. Elkarrizketa lotura honetan entzun daiteke:  http://www.eitb.com/reuskadi /masquepalabras/colabora.asp ?sec=217122&id=291544 

>> DAI Malagan. Durangoko Ikasgelako eguzki erloju eta modulu batzuk, Malagako PRINCIPIA zientzia museoan egon ziren maiatzaren 17an, DAI-ren arduradunak han emandako hitzaldi baten ondorioz.

>> ACEX programaren erakusketan. Maiatzaren 12 tik 16 ra Bilboko Yohn jauregian,  ACEX programak erakusketa bat antolatu zuen urtero bezala. DAIk programa honetan parte hartzen duenez material batzuk eraman zituen eta eguzki erlojuei buruzko tailer bat antolatu zuen. Hori dela eta,  Durangoko gela itxita egon zen egun horietan.

>> EXPERIMENTALDIA zientzia azokan hartu du parte DAI-kAurreko urteetan bezala, Donostiako Kutxaespaziok Experimentaldia azoka antolatu du apirilaren 25 eta 26an eta Durangoko Astronomia Ikasgela egon zen stand batean modulu didaktiko batzuk erabiltzeko aukera bisitariei eskaintzeko eta informazioa jendeari emateko. Gure ekarpena eta gure materialek izan zituen arrakasta publikoen artean, El Diario Vasco egunkarian azpimarratu zen 26-an.

>> Bizkaiko Berritzeguneetako zuzendariak Astronomia Ikasgelan. Pedagogi Berrikuntza Lurralde Buruak lagunduta, didaktika eta baliabideetako zentru hauetako zuzendariek ezagutu zituzten gure instalazioak eta beren posibilitate didaktikoak . Hauek dira, hain zuzen ere, bide egokienetarikoak gure informazioa zabaltzeko ikastetxeen artean. 

>> Oso bisitaldi berezia. 2008ko apirilaren 18an bisitaldi berezienetariko bat jaso genuen. Barakaldoko Rontegi eskolatik 4 urteko ikasle bi talde eta bere irakasleak etorri ziren.Nahiz eta printzipioz DAI 5. mailatik gorako ikasleei zuzenduta egon, gazteagoak ere onartzen dira kasu honen bezala ikastetxean egindako lanari esker motibatuta baldin badaude. Harrigarria izan zen egiaztatzea alde batetik ume hauek astroei buruz zekitena, eta bestetik nola gure moduluak eta instalazioak egokitzen diren edozein adinetako ikasleak motibatzeko eta ikasteko.  

>> Martxoko ilgorarekin ere antolatu dira 3 behaketa. Eguraldi txarra dela eta, lehenengo biak bertan behera utzi behar ziren. Azkena, bai, burutu zen eta ikasle gehiegi etorri ziren, aurreko egunetan ezer ikusi gabe geratu zirenak. 45 pertsona baino gehiago bildu ziren eta Ilargia, Saturno eta Marte behatu zituzten txandaka.

>> Eguraldi baldintza onei ezker, arrakasta handia lortu da otsaileko ilgorarekin batera antolatutako behaketetan. Aurreko behaketa etorri ziren 3 pertsonez gain, beste 45 guztira egon ziren 11, 13 eta 15 ean antolatutako behaketetan. Gau bakoitzean Ilargia, Saturno, Marte, Orion eta Trapezioa, eta batzuetan beste astro batzuk: Titan, izar bikoitzak, .... Gainera zorte handia izan genuen eta hiru egunetan Estazio Espazialaren ibilera ikusi zen. 

Espero dugu martxoko ilgorarekin, baldintzak berriro onak izango direla, baina hain onak ez dira izango, hilabetea bakoitia denez, Estazio Espaziala ez da ikusiko. 

>> ELHUYAR zientzia adizkarian, otsaileko alean, Durangoko Astronomia Irakasgelari buruzko erreportai luze bat agertzen da.

>> Planeta erakargarriena den Saturno gauaren hasieran ikusgai dagoenez eta Martek oso hurbila eta dirdiratsuena jarraitzen duenez, ikasleentzako behaketak prestatzen ari dira Ilgora dagoen egunetan ikuskizuna osoa izateko. Eguraldiaren arabera baldintzatuta dagoenez, printzipioz behin behineko datak izango dira otsailaren 11 eta 14ren artean eta martxoan egun bereetan. Interesatuta bazaudete deitu lekua erreserbatzeko.  Otsailaren 2an, proba moduan, Marte eta Orion behatu zen.

>> Estatu mailako astronomiari buruzko aldizkari nabarmenenean, TRIBUNA DE ASTRONOMIA hain zuzen, DAI-ri buruzko berria agertu da urtarrileko alean. Inaugurazioa, instalazioak eta funtzionamendua aipatzen dira.

>> 2008 ko urtarrila. Urtea hasi eta proiektu berri batzuk prestatzen dira. Alde batetik, bi elementu didaktiko gelaren kanpoko aldean kokatzeko: eguzki erloju ekuatorial handi bat eta mundu osoko erakusle bat. Bestetik, "Leku magikoak Eguzki Sisteman" izenburua duen liburuxka bitxi bat idatzi du ikasgelaren arduradunak, DAIren  lehenengo argitalpena izan daitekeena.

Horretaz aparte, Gabonetako oporrak amaitu baino lehen etorri zen urte honetako lehenengo taldea. Etxebarriko 30 neska-mutil, Gaztegunekoek antolatuta, astroak ezagutzera joan ziren urtarrilaren 3-an Durangorako bisitaldia aprobetxatuz. 

>> Gabonetan Marteren oposizioa gertatzen da. Planeta gorria ikusteko une onena denez eta bakarrik bi urterik behin gertatzen denez, antolatuko dira behaketak neguan zehar abagunea aprobetxatzeko.

>> Izarra elkartearen Aldizkari Astronomikoan, 51 zenbakian, DAI da protagonista. Inaugurazio egunean prentsan agertutako berriak, editoriala eta artikulu luze bat irakur daitezke.

>> Abenduaren 21ean DAIren buruzko erreportai bat eman zuten telebistan, ETB 1ean, Postdata saioan.

>> Egunez ikustea posiblea den beste fenomeno bat, Eguzki orbanak, ere lortu ditugu behatzea azkenean. Abenduaren 12 an Behargintzako eta F.J. de Zumarraga institutuko ikasleek lehenak izan dira.

>> Abenduaren 5ean, egunez egindako lehenengo behaketa burutu da. Bisitaldi arruntetan behatokia erakusten eta bere funtzionamendua azaltzen da baina zaila da behaketak egitea. Goizean aukera gutxi dago zeru distiratsuan, baina Ilargiaren hurbiltasuna aprobetxatuz, Artizarra aurkitu , behatu eta fasea aztertu dute Lizardi Euskaltegiko ikasleek. 

>> Azaroaren 28an, eta hurrengo egunetan errepikatuta, Euskadi irratiko NORTEKO FERROKARRILA saioan Durango Astronomia Ikasgelari buruzko elkarrizketa luze bat eman zuten. 

>> Azaroaren 17an DAI aurkezten da Malagan, estatu osoko Zientzia dibulgatzaile bilera batean.

>> Azaroaren 12an bilera bat burutu zen Durangaldeko ikastetxeko zuzendari era zientzia irakasleekin Astronomia gela aurkezteko eta ikasleen bisitaldiak antolatzeko.

>> Durangoko Astronomia Ikasgelak parte hartu zuen Bilboko El Arenalean jarri zen Zientzia Karpan, Zientzia eta Teknologia Astean barne. Bilboko udalak eta Euskal Herriko Unibertsitaeak antolatuta, Durangoko Ikasgelak eguzkiarekin lotuta dauden elementu batzuk erakutsiko ditu Matematika txokoan.

>> Azaroaren 6an Ikasgelaren inaugurazioa ospatu zen. Udalako eta Hezkuntzako agintariak eta Astronomiarekin lotutako pertsona ospetsuak hartuko zuten parte eta komunikabideetan agertu zen.

Ekintza horrekin batera lehenengo ikasle taldeak etortzen dira. 

>> Astronomia Ikasgela funtzionatzen hasten denean zeruko ikuskizun izugarri bat gertatu da. Holmes kometa periodikoan eztanda bat gertatu da eta bere distira izugarri areagotu egin da bigarren magnitudea lortu arte. Urriaren azken egunetan gertatu da eta agian azaroan ere ikusgai jarraituko du teleskopiorik gabe.

 

 
  Lehenengo orrialdera bueltatu