Durangoko Astronomia Ikasgela 

 
 

Material osagarriak

 
 

Beste ilargi bat ote daukagu?

Badaude asteroide batzuk, beren periodoa eta beren orbita Lurrarenen antzekoak direnak eta hemendik ikusita gure inguruan dabiltza bueltaka. Esango litzateke Lurraren sateliteak direla, baina astronomoek esaten dute benetan Eguzkiaren inguruan mugitzen direla.

Dena den harritzekoa da Ilargia ere, kanpotik ikusita Eguzkiaren inguruan mugitzen dela eta ez Lurraren inguruan. ¿Non dago orduan diferentzia? 

Alde batetik Ilargia beti dago gure inguruan eta asteroide hauek denboraldi batzuetan baino ez. Momentu batean ihes egiten dute eta urte asko geroago berriro bueltatzen dira. Gaur egun mota honetako 4 asteroide ezagutzen dira eta 2004GU9 izenekoa baino ez dago gure inguruan orain

Bestetik, Lurraren erakarpenak asteroide hauetan ere dauka eragina noizbait alde ez egiteko. Ilargia eta asteroide hauek Eguzki eta Lurraren erakarpena jasotzen dute. Aldea da portzentaia.

Azken finean erabakigarria kantitatea da eta ez kualitatea.  

 

 
  Bueltatu aurreko orrialdera