|
EGUZKI SISTEMA |
|
|
|
|
|
|
Pertsonaia
|
|
Elementu didaktikoak |
|
|
C1- Eguzki
Sistemaren astroak Maketa honetan 300 kilometro baino
handiagoak diren Eguzki Sistemaren astro ezagunak daude kokatuta.
Izugarrizko aldea nabaritzen da horien artean; satelite batzuk planetaren
bat baino handiagoak; edota Plutonen eta Kuiperren gerrikoaren
asteroideen txikitasuna. C2-
Beste astroetarako baskulak Baskula hauen bitartez pertsona batek hainbat astrotan duen pisua lor daiteke, bakoitzean grabitazioa ezberdina da eta. Baskularik gabe ere kalkula dezakezu beste planeta batean duzun pisua, honek gure planetarekiko duen masa eta erradioa kontutan hartuz. C3-
Planeten mugimenduak aztertzeko ereduak Ilargia, Lurra eta planeten arteko abiadura angeluar erlatiboa azter daiteke. C4- Ilargi aldiak eta barruko planetenak aztertzeko eredua Eredua erabiliz ulertzen da aldien fenomenoa, kanpoko planetetan gertatzen ez dena. Urtaroak azaltzeko ere erablitzen da. C5- Sistema geozentrikoaren eredua Lurraren inguruan biratzen diren planeten eredu geozentrikoa ikusten da. C6- Merkurioren urtea eta eguna aztertzeko modulua Planeta honetan oso baldintza bereziak gertatzen dira: egun baten iraupena bi urtekoa da eta hiru errotazioetakoa. Hain harrigarria den egoera hau ondo ikusten eta ulertzen da modulu honen bitartez. C7- Satelite eta asteroideen eskegitokia Elementu honetan didaktika era erabilgarritasuna elkartzen dira. Planetak ez diren Eguzki Sistemaren 24 astro handienak agertzen dira ordenatuta tamainaren arabera. Gehienak gutxi ezagunak, erabiltzaileak gogoratuko du zeinetan eskegi zuen txamarra. |
|
| Aurreko orrialdera bueltatu | |