|
SATELITE ARTIFIZIALAK |
|
|
|
|
|
|
Pertsonaia
|
|
Elementu didaktikoak |
|
|
N1-
Nazioarteko Estazio Espaziala (ISS) Maketa honetan gaur egungo Nazioarteko Estazio Espazialaren osagaiak ikusten dira: moduluak, eguzki panelak eta egitura. Astronauta baten irudiak laguntzen du Estazioaren tamainaz jabetzeko. Estazio Espaziala oso ondo ikus
daiteke zeruan gure gainean pasatzen denean. Internet-en bitartez jakin
dezakegu noiz izango den hurrengo aukera. N2-
ISS eta Apolo espaziontziak 1969. urtean, gizakia
hemendik 380000 kilometrora heldu zen: Ilargira Gaur egun, astronautak Estazio
Espazialera baino ez dira joaten, 350 kilometrora. Espaziontziak eta bidaiaren
luzera aldera daitezke. N3-
Satelite geoestazionarioak Satelite geoestazionarioen
kokapena beste satelite batzuekin batera (Estazio Espaziala, Ilargia) eta
eskala berean adierazita dago. Satelite hauek Lurrarekin batera bira
egiten dute, horrexegatik, beti leku zehatz baten gainean daude. Berauen
orbita ezin da edozein izan: derrigorrez ekuatorearen gainean daude; eta
Keplerren hirugarren legearen bitartez kalkula daiteke berauen altuera.
|
|
| Aurreko orrialdera bueltatu | |