Durangoko Astronomia Ikasgela

 

Instalazioak

Bisitaldiak

Nola heldu

Nola sortu eta helburuak

Harremanetan jarri

Berriak eta jarduerak

Linkak


 

Bisitaldiak

Astronomia Ikasgelaren helburu nagusia, Unibertsoa ikasteko baliabide didaktikoak ematea da eta hau  irakasle eta ikasleen bisitaldien bitartez bideratzen da.

Zuzenduta dago bereziki bigarren hezkuntzako eta lehen hezkuntzako azken zikloko ikasleentzat (hamar urtetik gorakoak). Baina oso interesatuta baldin badaude joan daitezke ere ume txikiagoak eta helduak (elkarteak, euskaltegi taldeak, ...)

Saioaren iraupena ordu eta erdikoa edo bi ordukoa da, baina egokitzen da taldearen interesaren arabera.

Jorratzen diren edukinak eta bisitaldiaren garapena oso desberdinak izan daitezke eta irakasleak beti dauka aukera bere interesak eta lan plana proposatzeko. Dena den, zerbait berezia eskatzen ez bada, honako jarduera hauek eskaintzen dira:

 
 

- Gelan sartu baino lehen, eta eguzki erlojuen bitartez, eguzkiaren ibilbideen azalpena urtaroaren arabera edo zuzenean ikus daiteke Eguski ispiek Lurra nola joten duten. Horretaz aparte instalazioen funtzioaren azalpena: Behatokia, Gela, kanpoko elementuak, ... 

- Gero txoko tematiko batzuen bisitaldi zehatza, ariketa praktiko bat egiteko aukerarekin, edo txoko guztien bisitaldi orokorra. Geroago planetarium saio bat.

 

 
 

- Behatokiaren bisitaldia eta bere funtzionamenduaren azalpena. Egunez izanda ere, posiblea baldin bada behaketa bat egingo litzateke.

Taldea oso handia balitz destolesteko aukera kontutan hartuko litzateke, astronomia jarduera bat baino gehiago aldi berean egiteko edo kanpoko bisitaldi kulturalak egiteko.

 

 
     Bisitaldi bat eskatzeko deitu telefono honetara 608059501  edo e-mail bat bidali  aulacielo@gmail.com  helbidera  
   

Bisitaldi bat eskatu baduzu, konproba ditzakezu datu guztiak ea ondo dauden behean klikatuz, baina itxaron egun bat edo, automatikoa ez da eta.

Eskatu nahi baduzu, ikus dezakezu beteta dauden egunak.

  OKUPATUTA DAUDEN EGUNAK IKUSTEKO KLIKATU      HEMEN  

Lehenengo orrialdera bueltatu